Istorioak

Jendaurrean kontatzeko istorioak idazten edo moldatzen ditudanean, arreta berezia jartzen diot edukiari eta horrek ikasleei nola lagunduko dien bai beren hiztegia zabaltzen, bai egitura gramatikalak, ahoskera eta ingeles soinuaren kontzeptu orokorra bere osotasunean nolakoak diren ulertzen. Halaber, kontuan hartzen dut materiala prestatzean adin eta eskola urte desberdinetako haurrendako zein erregistro erabili.

Gauza edo egoera bera deskribatzeko adjektiboen sinonimoak erabiltzea laguntza handia da beti, ikasleei hiztegi konplexua eta hori nola erabili aurkeztean. Betiere, keinuen eta deskribapenen bidezko antzerkiarekin batera, ikasleek askoz ere sakonago uler dezaten hitz horien erabilera eta kontzeptu berriak ulertzeko duten gaitasuna areagotuz.

Istorio edo eszena berean aditz forma asko erabiltzen saiatzen naiz: present simple, past simple, past continious, etab. Istorioaren testuak dramatizazioarekin batera, beraz, aukera ematen die ikasleei aditz bakoitzaren esanahia eta haren erabileren testuinguruan sakontzeko.

Gako-hitzak eta -irudiak dituzten panelak istorio edo jarduera bakoitzeko edukirik garrantzitsuena aurkezteko eta nabarmentzeko beste modu bat dira, horrela, haurrek ideia nagusiak ulertu, eta ikuskizunaz are gehiago gozatzeko.

We’re Going on a Bear Hunt

Adin guztietarako, baita helduak ere.

Haurrendako istorio/abentura klasiko-modernoa. Oro har, intonazioa eta ahoskera praktikatzeko modu dinamiko eta dibertigarria. Ipuin zoragarri honek adjektibo apartak eta adierazpen onomatopeikoak erabiltzen ditu, ingelesaren soinuen kontzeptua bere osotasunean ulertzen laguntzeko. Adin guztietarako, 5 urtetik gora… parte hartze handia eskatzen duen istorioa. Helduendako intonazio eta ahoskera orokorreko tailer-jarduera gisa ere egiten ahal da.

A Surprisingly Healthy Treasure

Antzerki-istorio/-ikuskizun hau neure sorkuntzetako bat da, 5 eta 13 urte bitarteko ikusleendako bertsio ezberdinak dituena.

Bi haur abentura zoragarri batean murgilduko dira herriko gozodenda bisitatu ondoren. Ohiz kanpoko altxor harrigarriki osasungarri bat aurkitzera eramaten ditu istorioak.

Askotariko hiztegia duen istorioa: klima, itsasoa, geografia, frutak eta barazkiak, koloreak, etab. Elikadura-aztura osasungarriez ere mintzatzen da.

Dinosaurs and all that Rubbish

5 urtetik gora

Ingurumenari buruzko ipuin ederra. Egia esan, nire haurtzaroko margotzeko libururik gogokoenetako bat da. Gizateria, gizakiak planeta suntsitzen ari dira fabrikekin eta kutsadurarekin, baina milaka urtez lo egon diren dinosauroak esnatu eta lurrazalera itzultzen hasi dira, Lurra eta natura salbatzeko eta, oraingoan, Lurra izaki bizidun guztien artean modu berean partekatzeko.  

The Kind-Hearted Tree

7 urtetik gora

Naturak gure bizitzako etapa guztietan duen garrantziari eta merezi duen errespetuari buruzko istorio polita eta goxoa. Neskatila baten eta zuhaitz baten arteko adiskidetasunaren kontakizunarekin hasten da… Neskatila nerabe, heldu eta, azkenik, emakume zahar bihurtu ahala behin eta berriz itzultzen da zuhaitzera. Haur nahiz helduendako erakargarria den istorioa.

Yuma Explains the Mystery of the Moon

10 urtetik gora …DBHko 1. eta 2. mailetarako bertsioa ere

Istorio hau duela ehunka eta milaka urte gertatu zen, zibilizazioen aurretik, hirien aurretik, herrialdeen aurretik! Jendea inguruko mundua ulertzen hasia baino ez zen garaikoa da.

Yumak ilargia maite zuen. Gauero ateratzen zen kobazuloaren sarrerara, zerura begiratu eta galderak egiten zituen. Beste istorio bat, neuk sortua. Antzinako ipuin-kontaketa, ilargiaren aldiak eta aspaldi-aspaldiko neska begiluze bati buruzkoa.

The Enormous Crocodile

Maila handiko 7 urteko entzuleendako egokia

Roald Dahlen haurrendako ipuin klasikoetako bat. “Krokodilo erraldoiak” mutiko mamitsu gozo bat aurkitu nahi du bazkaltzeko, eta plan sekretuak eta trikimailu adimentsuak pentsatu ditu. Baina oihaneko beste animaliak prest daude krokodiloa geldiarazteko ahal duten guztia egiteko. Umorez eta ahots-adierazpenez betetako istorioa. Adjektibo eta aditz batzuk nahiko konplexuak dira.

Teenage 80’s London

12 urtetik gora

Hitzaldi soil bat baino gehiago… Nerabeendako oso gai interesgarria, antzerki eta umore bidez aurkeztua. 1980ko hamarkadaren hasieran Londresen nerabe gisa izandako esperientzia pertsonalari buruzko neure istorioa kontatzen dut… Istorio gisa hasten da, eta pixkanaka hitzaldi bihurtzen da eta, ondoren, “Gazteen azpikulturei” buruzko eztabaida. 50. hamarkadako Rock «n» Rolla, Soula, Ska, Discoa… eta Punka. Musika beltzari eta Londresko historiako banda garrantzitsuei ere begiratzen diegu…

Halloween

The history of Halloween:

Nondik dator Halloween? Zein herrialde eta kulturatan sortu zen jaialdi famatu hau? Bertsio ezberdinak adin-tarte guztiei egokituak. Haurrendako eta lehen hezkuntzakoendako abestiekin…

The Mysterious Castle:

Jakin-minez betetako emakume bat berde dirdiratsuz idatzitako mezu misteriotsu batzuei jarraitzen hasi eta mezu horiek oso etxe zahar bat ikertzera eraman dute. Herrikoek benetan sorginduta dagoela diote.

Sita and the Tiger

6tik 10 urte arte

Indian gertatzen den ipuina… oso herri txiki batean, Indiaren erdi-erdian. Inoiz herrixka apal horretara iristen ziren bi animalia bakarrak Gaja Elefantea eta Baghinder izeneko tigre basati eta beldurgarria izan ziren.

Gaja elefantea eta Baghinder tigrea izan nahi dute haurrek ipuina kontatzen laguntzeko. Indiako folklore zaharra izan liteke, baina nire ipuina da, beste bat.

The Good Witch and the Happy Forest

7 urtetik gora

Zergatik uste dugu beti sorginak… Gaiztoak? Makurrak! Nazkagarriak! direla? Wendy oso Sorgin Ona da, oso Sorgin Atsegina. Hortz zuri distiratsu zoragarriak eta sudur oso normala ditu. Baso Zoriontsuan bizi da… Landare, zuhaitz eta animalia guztiak maitatu eta haietaz arduratzen da… baina egun batean gauza beldurgarri bat dator basora, soinu beldurgarri, ikaragarri eta nazkagarria egiten duena!

Zer izan liteke?… Salbatuko du Wendy Sorginak Baso Zoriontsua?

Gazteenendako istorio eta jarduera laburrak

Haurtxoak eta lehen eta bigarren hezkuntzakoak

Zer dago altxorraren kutxan? (abentura dibertigarria abestiekin)

Zuhaitz baten atalak (zuhaitzaren atalak ikasteko musika eta mugimenduak)

Animalia guztiak (animaliak ezagutzen dituzu?)

Basoan barrena arrastaka (abentura labur bat ekintza-aditzak eta musika oso eroa erabiliz)

Mugitu erritmoarekin (musika eta mugimendua, gorputz-atalak ikasteko)

Istorioak irudi-liburuekin kontatuta (jarduera hau aproposa da geletako edo liburutegietako talde txikiendako)

XXI. menderako fabula bat

DBH 3. mailatik aurrera (helduak barne)

Kontalari ezagun zaharrenetako bat Esopo izan zen. Nor zen? Noiz bizi izan zen? Benetakoa izan zen?

Haren alegiak milaka urtetan kontatu dira. Jarduera honetan, Esoporen fabula ezagunenetako bat entzunen dugu; ondoren, ikasleak gaur egunera eramanen ditut fabula beraren neure bertsioa kontatuta. Bi istorioetan aurkitzen ditugun ikasgai moralei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukera, XXI. mendeari umore betezko begirada.   

The Spotty Hippopotamus

6 urtetik gora

Animalia batzuek marrak dituzte, marradunak dira eta animalia batzuek tantak dituzte, ttanttandunak dira.

Bihotza hunkitzeko ipuina hipopotamo ezberdin samar bati buruz: hipopotamo berde bat tanta moreekin. Onarpenari eta adiskidetasunari buruzko istorioa. Tantak eta marrak, animaliak eta desberdinak izateari buruzkoa. Afrikako sabanan gertatzen da eta, mapa handi bat erabiltzen dut ikusleak gidatzeko… Ttantto Hipopotamoaren bidaiari jarraitzeko.

The Last Bus Home

12 urtetik gora

Londresko gauzarik sinbolikoenetako bat autobusak dira, bi pisuko autobus gorri handi horiek.

Felicity eta bigarren hezkuntzako ikaskideak Londresko erdigunera doaz Britainiar Museora txangoan. Haien irakaslea, Watson andereñoa, Watson doktorearen bir, bir, birloba da. Asma ezazu zer gertatzen zaion Felicityri, topatu duen kutxa magiko batek denboran zeharreko abentura batera eramaten duenean.

A %d blogueros les gusta esto: