Storytelling with a Difference
The Enchanted Frog Igel sorgindua istorioak kontatzen dituen ingeles hiztun bat baino gehiago da; hezkuntza- eta antzerki-esperientzia bat da eta, interpretazio fisikoaren, keinuen, poesiaren eta onomatopeien bidez, ingelesa ikastea dibertimendu-, fantasia- eta magia-iturri bihurtzen du.

Istorioak eta antzerkia erabiliz ikastea

Istorioak abenturak dira, mundu desberdinetarako bidaiak… Fantasiak, magiak eta irudimenak bigarren edo are hirugarren hizkuntza ikastea esperientzia guztiz berria bihurtzen laguntzen dute.

Mundua mundu denetik, istorioek balioak, kultura, natura eta gure inguruko munduari buruz irakasten lagundu digute. Era guztietako emozioak sentitzen ahal ditugu istorioen bidez.

Zer modu hoberik hizkuntza baten kontzeptuak, soinuak eta esanahia ulertzeko, istorio-kontalari bat entzun eta ikustea baino, egiten duen horrekin liluratuta dagoen narratzaile natibo bat.

Adam Redgrove
Londreskoa da, Nafarroan bizi izan da zenbait urtez, eta The Enchanted Frog ekartzen dizu, arte dramatikoetan zein bigarren hizkuntza gisa ingelesaren irakaskuntzan esperientzia zabala izan ondoren.
Literaturaren egiazko maitale gisa, Adamek klasikoen, modernoen, egokituen eta berak sortutako istorioen hautaketa eskaintzen dizu, guztiak modu dibertigarri, dinamiko eta umoretsuan antzeztuak, eta ardatz nagusia dutelarik hiztegia zabaltzea eta ikusleak ahoskeraren alderdi guztiekin ohitzea: ahoskera, intonazioa, artikulazioa eta hitz-jarioa, etab.
«ANTZERKIA»
Adam «El Escondite» eta «Txiflando» antzerki-konpainietako kide aktiboa da. Ingelesezko ahoskeran espezializatutako lantegi eta ikastaro trinkoak diseinatu eta burutu ditu, maiz, antzerkia ahozko adierazpena hobetzeko modu gisa erabiliz. Soinu-teknikaria da eta, gainera, antzeztokiak eta osagarriak diseinatu eta egiten ditu…
«IRAKASKUNTZA«
Ingeleseko irakasle gisa, Adam ingelesezko mintzaeran eta ahoskeran espezializatu da adin guztietako ikasleekin. Itzultzaile eta narratzaile lanetan aritu da. Hainbat adinetako helduei eta haurrei irakatsi die, murgiltze linguistikoko programetan parte hartu du, eskolak eman eta mota guztietako beste jarduera batzuk eginez: txangoak, kirolak, eskulanak, antzerkia, etab.
«STORYTELLING»
Istorio luzeak, istorio laburrak, denoi eragiten digutenak. Guztiak adin maila eta talde desberdinak, haur txikiak, lehen eta bigarren hezkuntzakoak, baita helduak ere asetzeko egokituak. Balioak eta berdintasuna argi nabarmenduz. Talde txikiak ikasgela edo liburutegietan, antzerkia taula gainean, soinu eta argiztapenarekin…

Soinuarekin eta argiztapenarekin lagundutako ikuskizunak are esperientzia sakonagoak bihurtzen ditu.
Soinu-ekipo sistema osorik, hainbat formatutan, leku bakoitzeko eskakizunen arabera.
Giro desberdinak sortzen laguntzen du eszenak argitzeak.
Ikuskizunak edozein lekutara egokitzen ahal dira.
Harremanetarako:
adam@enchantedfrogstorytelling.com
+34 654 561 253